Ongi etorri nire Txokora

martes, 24 de noviembre de 2009

Alfabetizazio Digitala


Iruzkina irakurri baino lehen ezinbesteko deritzot lehenengo bideo eta bigarren bideo , azken finean testu hau bertan ikusitakoaren iruzkina baino ez da.

Bi bideoak, hainbat bider ikusi ondoren biak oso ezberdinak badira ere antzekotasun bat dutelakoan nago. Alfabetizazio digitalaren alderdi negatiboa nabarmendu nahi izan dutela deritzot.

Lehenengoak, alfabetizazio digitalak haurren irudimenari lekua kendu dioala dio. Haurrek, edozein gauza irudiz ikusteko aukera dute, eta honek onurak baditu ere bideoa ikusi ondoren arazo bat bezala uler daiteke. Azken finean, hezkuntzan haurren irudimena lantzeko hainbat ekintza egiten dira, eta aro berri honen etorrerarekin ikasleak eskuragarri edozein errealitatea. Jada ez dute marte nolakoa den asmatu behar, interneten sartu eta ikustea baino. Nire uste apalean gure garain, materiari dagokionez berdin ikasten genuen eta bakoitzak kontatutako errealitateari buruzko irudi bat sortzen zuen, askotan okerra agian, baina prozesu aberasgarria delakoan nago. Beraz, honi dagokionez hezkuntza mailan neurriak hartu behar direlakoan nago, hau da, iturri digitalak erabili beti ere haurren irudimenaren lanketari dagokion tokia hutsiz.

Bestalde, bigarren bideoan oso argi agertzen da alfabetizazio digitalaren aurrean bestelako hainbat arazo sortzen direla eta hauek kontuan hartu beharko ditugula gure haurrekin lan egiteko momentua. Alde batetik, guztiz ados nago ez garela kontziente tresna ezberdinak izan ditzaketen eraginaz.Maiz, "acepto condiciones" onartzen dugu dana irakurri beharrean,informazioa bilatzerakoan ez dugu iturria nor den jakiten eta ez gara batere kritikoak irakurtzen dugunarekin.Akats hauek gure ondorengoengan zuzentzea gure esku dago,honetarako ezinbestekoa deritzot gure prestaketa eta kontzientziazio honen inguruan egokia izatea. Ikasi behar dugu, internet komunitate bat bezala ulertzen non guk parte aktiboa garen, eta askotan alde batera utzi behar ditugu gauzak publikatzeko beldurrak (neskak oso ondo azaltzen duen moduan)eta gure lanei garrantzia gehiago eman. Hauek partekatzea maiz gure hezkuntz kalitatea hobe bait dezake, haur hezkuntza blogetan ikusi dugun moduan.

Amaitzeko esan nahiko nuke, bigarren bideoak esandakoarekin guztiz ados nagoela. Ezinbestekoa da, gaur eguneko informazioaren gizarte honetan gure haurrek alfabetizazio digital egokia bat izatea. Parte hartzaileak izaten, informazioa eratu eta kritikatzeko ahalmena eta edozein baldintza onar ez dezaten irakatsi behar diegu.Ezin dugu ukatu gizartea aldatzen doala eta honekin batera hezkuntza ere aldatu beharko da eta aldaketa honen erantzule gure irakasle belaunaldia izango da, beraz ekin diezaigun gogoz lanari.










No hay comentarios:

Publicar un comentario