Ongi etorri nire Txokora

martes, 24 de noviembre de 2009

Alfabetizazio Digitala


Iruzkina irakurri baino lehen ezinbesteko deritzot lehenengo bideo eta bigarren bideo , azken finean testu hau bertan ikusitakoaren iruzkina baino ez da.

Bi bideoak, hainbat bider ikusi ondoren biak oso ezberdinak badira ere antzekotasun bat dutelakoan nago. Alfabetizazio digitalaren alderdi negatiboa nabarmendu nahi izan dutela deritzot.

Lehenengoak, alfabetizazio digitalak haurren irudimenari lekua kendu dioala dio. Haurrek, edozein gauza irudiz ikusteko aukera dute, eta honek onurak baditu ere bideoa ikusi ondoren arazo bat bezala uler daiteke. Azken finean, hezkuntzan haurren irudimena lantzeko hainbat ekintza egiten dira, eta aro berri honen etorrerarekin ikasleak eskuragarri edozein errealitatea. Jada ez dute marte nolakoa den asmatu behar, interneten sartu eta ikustea baino. Nire uste apalean gure garain, materiari dagokionez berdin ikasten genuen eta bakoitzak kontatutako errealitateari buruzko irudi bat sortzen zuen, askotan okerra agian, baina prozesu aberasgarria delakoan nago. Beraz, honi dagokionez hezkuntza mailan neurriak hartu behar direlakoan nago, hau da, iturri digitalak erabili beti ere haurren irudimenaren lanketari dagokion tokia hutsiz.

Bestalde, bigarren bideoan oso argi agertzen da alfabetizazio digitalaren aurrean bestelako hainbat arazo sortzen direla eta hauek kontuan hartu beharko ditugula gure haurrekin lan egiteko momentua. Alde batetik, guztiz ados nago ez garela kontziente tresna ezberdinak izan ditzaketen eraginaz.Maiz, "acepto condiciones" onartzen dugu dana irakurri beharrean,informazioa bilatzerakoan ez dugu iturria nor den jakiten eta ez gara batere kritikoak irakurtzen dugunarekin.Akats hauek gure ondorengoengan zuzentzea gure esku dago,honetarako ezinbestekoa deritzot gure prestaketa eta kontzientziazio honen inguruan egokia izatea. Ikasi behar dugu, internet komunitate bat bezala ulertzen non guk parte aktiboa garen, eta askotan alde batera utzi behar ditugu gauzak publikatzeko beldurrak (neskak oso ondo azaltzen duen moduan)eta gure lanei garrantzia gehiago eman. Hauek partekatzea maiz gure hezkuntz kalitatea hobe bait dezake, haur hezkuntza blogetan ikusi dugun moduan.

Amaitzeko esan nahiko nuke, bigarren bideoak esandakoarekin guztiz ados nagoela. Ezinbestekoa da, gaur eguneko informazioaren gizarte honetan gure haurrek alfabetizazio digital egokia bat izatea. Parte hartzaileak izaten, informazioa eratu eta kritikatzeko ahalmena eta edozein baldintza onar ez dezaten irakatsi behar diegu.Ezin dugu ukatu gizartea aldatzen doala eta honekin batera hezkuntza ere aldatu beharko da eta aldaketa honen erantzule gure irakasle belaunaldia izango da, beraz ekin diezaigun gogoz lanari.










domingo, 15 de noviembre de 2009

Blogak haur Hezkuntzan




Ikastaro honen bidez, blogak nola egin ikasteko aukera izan dugu eta honi amaiera emateko haur hezkuntzan erabiltzen diren hainbat Blog desberdin bisitatzeko aukera izan dugu.

Oso interesgarria iruditu zait bloga hauetara egindako bisitaldia, konturatu bait naiz oso erabilgarria izanga dola bloga gure irakasle lanetan hainbat arrazoiengandik. Alde batetik, gurasoen hartu eman zuzena bultzatzeko tresna paregabea iruditu zait. Klasean egunero egiten diren ekintzen berri eman daitekeelako (txangoetako argazkiak, antzerkitsoen argazkiak,...) eta gurasoentzat interesgarria izan daitekeen informazioa publikatzeko era erraz bat eskaintzen baitu. Adibidez, hiru hilabete bakoitzean egiten diren batzarrak edota haurrei buruzko hainbat artikulu interesgarri, fitxak edo hainbat ìpuin.

Bestalde, harremanetan jarri ditzakegu haien seme alabentzat interesgarrik izan daitezkeen beste hainbat orrialdeekin esteken bidez eta baita irakasle guztieekin ere harremanetan jarri emailez bidez.



Beste alde batetik, oso erabilgarri iruditzen zait eskolako ziklo desberdinen arteko harremanak bultzatzeko eta eskola desberdinen artean ere. Hainbat ikastetxetan proiektu oso berritzaileak aplikatzen dira eta aukera honen bidez irakasle giza modu azkar eta eraginkor batean proiektu hauen nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dugu.



Beraz, argi geratu zait Bloga modu oso erraz batean egiten den tresna bada ere, oso tresna erabilgarria izango dela gure irakasle lanetan. Informazioaren garaia den honetan ezinbesteko deritzot, irakasle giza kontzientziaturik egotea gure lankide eta garrantzitsuena dena gurazoak etengabe informaturik izan beharko ditugula. Tresna honekin modu erraz eta arin batean gurazoengana elduko gara. Hori bai ezin dugu, ahaztu haurrekin lanekin ariko garela beraz hauen argazkiak publikatzeko momentuan beharrezkoak diren baimenak izatea ezinbestekoa izango da, bestela lan polit hau amai gabeko amets gaizto bihur gakiguke.

Hona hemen bisitatzeko hainbat blog interesgarri:

bertatik blogspot

Gozen Wikispace

Aula blog











domingo, 8 de noviembre de 2009

Prometeus






Lerro hauetan bideo honi buruzko nire iritzia irakurtzeko aukera izango duzue. Hau dela eta, irakurketarekin hasi haurretik bideoa ikustea ezinbesteko deritzot. Bideoa, oso interesgarria izateaz gain, modu honetan nire hitzei kritika sakonago bat egiteko moduan egongo zarete.
Bideo honetan, internetek gizartean ekar ditzakeen aldaketak azaltzen dizkigu. Zer nolako eragina duen internetek hedabideen munduan baita honi lotutako enpresetan ere. Egia esan, aldaketa hau ematen ari bada ere ez daukat hain argi hainbesteraino izango denik. Urtez urte emango den garapena eta ondorioak ikusteko aukera izan dugu.
Bideo ikusi ondoren, hainbat gauza desberdin pentsatzen aritu naiz. Alde batetik, argi daukat emen ikusten duguna hain modu kaotikoan ematen ari ez bada ere, gure gizarteko gaur eguneko errealitate bat dela. Internetek gure bizitzatan gero eta leku handiago dauka eta konturatu gabe, askotan bestelako informazio iturriak alde batera usten ditugu, egunkariak adibidez. Bestetik, ez dut uste informazio iturri estatikoak hemen azaltzen zaigun moduan desagertzeko arriskua dutenik. Nire uste apalean, oraindik ere etxe askotan egunero erosten da egunkaria eta tabernatan zer esanik ez. Liburuekin ere berdina gertatzen dela deritzot. Musikan eta entziklopedietan, edo lan egiteko beste hainbat informazio iturriri dagokionez ez daukat hain argi izango duten geroaz. Ezin baitut ukatu, nik internet bidez lortzen dudala beharrezkoa dudan informazio eta argi daukat nire belaunaldikoen gehiengoak horrela egiten duela.
Bestalde, arestian aipatutakoarekin jarraituz irudikatzen duen geroari dagokionez ez nator erabat adoz. Interneten eragina oso handia bada ere, eta eragiten dituen aldaketak oso azkarrak direlarik ez dut uste hain urte gutxitan hedabide eta informazio iturri estatikoak desagertuko direnik. Egia da hauen erabilera jaitzi egin dela, baina uste dut oraindik ere gizarteko talde haundi bat erabiltzen duela. Beraz, ez naiz ausartzen kritika sakon bat egiten azken finean gizartearen esku baitago eta ez nirean. Nirean egongo balitz ez nuke hau gertatzea utziko.
Etorkizun beltz hau bete ez dadin eskolak badu zereginik ene ustetan. Askotan, era azkar batean bidaltzen dute irakasleak internet erabiliz lan egiteko eta eskolan ere hau erabiltzen dute. Nere ustetan, papelezko iturriak gehiago bultzatuz gizartearen bilakaera hau motelagoa izango litzate.
Guri dagokionez, pertsona fisiko giza ez daukat hain argi zer egin dezakegu. Azken finean, gizartearen korrontea aldatzea zu bakarrik ez baita hain erraza. Uste dut erabileraren kontzientzia hartu behar dugula eta honek dituen onurak eta desabantailak aztertu eta honen arabera modu egokian erabili.
Gairi buruz beste zerbait ikusteko gogoekin geratu bazarete honako bideo hau gomendatzen dizuet.







lunes, 2 de noviembre de 2009

Informazioaren Gizartea


Informazioaren gizartea 1970.urtean sortutako kontzeptua bada ere, gaur egun indarrean jarri da gure egungo gizartea definitzen baitu. Urteekin, gizartea aldatzen joan dela argi badugu ere oraingoan abiadura izugarrian ari dela deritzot. Gizarte honetako parte garen heinean, informazioaren bilaketa, aukeraketa eta hau adierazteko gai izan behar dugu. Lan hau gero eta konplexuagoa dela deritzot, oso denbora gutxian informazioa amaigabearekin topo egiten baitugu.Duela hamarkada bat pentsaezina zena. Hau dela eta, datozen belaunaldiak naturaltasun handiagoz ikusiko dute hainbeste informazio eskura izatea. Nire ustez, gizartea aldatzen doan heinean hezkuntza ere aldatzen joan beharko du informazioaren tratamenduari orain ematen zaion baino garrantzi handiagoa emanez.
Argi dago, gure haurrei teknologia berriak taxuz erabiltzen erakutsi beharko diegu eta beharrezko muga batzuk daudela ere. Lehenengo urteetan lan saia izango dela deritzot, azken finean gure haurrei erabilera egoki bat egiten erakutsi beharko baitiegu eta gutariko askok hori egiteko kapaz ez baikara.

Oso interesgarria iruditu zaidan bideo hau gomendatzen dizuet.

Tim O' Really





Tim O’Reilly 1954.urtean Cork_en, irlandan, jaio zen. O’Reilly Media editorialaren sortzaileetariko bat izateaz gain zuzendaria ere bada. Bestalde, O’ Reilly software librearen bultzatzaile, Web 2.0. kontzeptuaren egileetariko bat eta Perl hizkuntzaren garapenean parte hartzailea izan da.

Hardvard unibertsitatean ikasketak burutu zituen eta “Ohikoetan” lizentziatu zen 1975.urtean.Hau dela eta, hasiera baten literaturan interesatua zegoela esan dezakegu hau berehala aldatu bazen ere. O’Really berehala murgildu zen informatika munduan, baita hauen inguruko literaturan ere. Honen inguruko hainbat liburu idatzi eta bere editorialean argitaratu ditu.

Interneti buruzko lehen liburua “The Whole Internet User's Guide & Catalog” argitaratu zuen 1992. urtean. Hurrengo urtean interneteko lehenengo ataria sortu zuen “Global Network Navigator” eta 2000.urtean internet bidez liburuak saltzeko lehenengo gunea eratu zuen “Books Online” izenaz.

viernes, 16 de octubre de 2009

Web 2.0. bideoren iruzkina




Lehenik eta behin, esan beharra daukat bideoa behin baino gehiagotan ikusi behar izan dudala ondo ulertzeko. Hala ere, argi geratu zait Web 2.0. eskaintzen digun onura gu interneten parte izatea dela. Ez dugula bakarrik informazioa bilatzen edo erabiltzen baizik eta sortu ere egiten dugu. Konturatu naiz lehendik Web 1.0. ezagututa erabiltzailearen ikuspuntutik internet askoz ere aktiboagoa dela. Gaur egun, oso erreza baita elkarrekin informazioa trukatzea edota edozein orritan zure iritzia uztea. Hala ere, dena ez da onuragarria izan. Azkenaldian gero eta errazago uzten ditugu danon eskura gure datu pertsonalak benetan ohartu gabe edonorren eskura uzten ditugula. Danok internet egiten dugu heinean, danok erabili dezakegu modu desegokian. Horregatik kontu handiarekin erabili behar dela uste dut.

miércoles, 14 de octubre de 2009

Txantxo taldea

Txantxo taldea duela bi urte sortu zen bilboko magisteritza eskolan.Partaideak, Itziar Ibañez, Irati Larrory, Iratxe Larrazabal, Amaia Pascual eta Aitziber Zuazo dira.